PLAYA EREAGA RUGBY 7s, 20 JUNIO 2009

 

Ongi etorri Hondartzako Errugbiko zazpiko modalitateko bigarren txapelketara - 2009

 

2008ko edizioan lortutakoekin eta txapelketaren garapenarekin oso pozik geratu ginenez, aurten 2009ko edizioari ekingo dio, bigarrenari:  “Seven Ereaga” 2009 .

 

Iazko edizioaren esperientzia atseginarekin, aurtengo helburu nagusia ekitaldiaren antolamendua eta garapena nabarmen hobetzea da. Horretarako ari gara lanean, eta, adibidez, bi parte hartzaile kategoria berri daudela baietsiko dugu, emakumeak eta beteranoak. Hirugarren zatia Fadurako garagardotegian jokatuko dela ere aurreratuko dizuegu, afaria eta ikuskizuna barne.

 

 

Errugbia tradizioz balio moralei garrantzi handia eman dien kirola da. Errugbiko jokalariei txiki-txikitatik irakasten zaizkie gaitasun positiboak, hala nola, laguntasuna, errespetua, diziplina, sakrifizioa eta altruismoa.


Hondartzako zazpiko errugbiaren formatuko txapelketa honen antolatzaileon helburua balio horiek guztiak egun bakarrean biltzea eta erreferentziazko txapelketa bihurtzeko abiapuntua izatea da.

Zazpiko errugbiaren formatua egun bat edo asteburu bat irauten duten lehiaketa laburrean jokatzen da. Partidak 7na minutuko bi zatitan banatzen dira. Finaletan, berriz, zati bakoitzak 10 minutu iraungo du.

Bisitatu Facebook-en:

http://www.facebook.com/pages/Seven-Ereaga-Rugby-Playa/44126668957